Euskararen Eguna. Hitz Gurutzatuen Bergarako Binakako Txapelketa

Hitz Gurutzatuen Bergarako Binakako I. Lehiaketa antolatu dute Bergarako Udalak eta Jardunek, Luma hitz jokoak elkartearen laguntzarekin. Lehiaketa Euskararen egunean jokatuko da, 2011ko abenduaren 3an. Lehiaketa bikoteka jokatuko da eta bertan parte hartu ahal izango dute nahi duten bergarar (Bergaran bizi diren) guztiek.

Bi kategoria bereiziko dira:

a) 12-16 urte bitartekoak. Hemen sartuko dira 2011n adin horiek betetzen dituztenak ere.

b) 17 urtekoak edo zaharragoak.

Partaideek paperezko hiztegi eta lagungarriak erabili ahal izango dituzte. Hemen lehiaketaren OINARRIAK. Bertan parte hartzeko, azpian agertzen den izena emateko orria bete behar da. Horretarako epea 2011ko azaroaren 29ra artekoa da.

 

EranskinaTamaina
Hitz gurutzatuak.Euskararen eguna.pdf149.97 KB