Papereko mapa toponimikoa

Ikusi handiago: Udalerriko mapa · Kaleko mapa

Bergarako Udalak herriko mapa toponimikoa argitaratu du. Hemen erakusten dizuguna paperean argitaratutako bera da. Mapak, alde batetik, landa-eremua dakar: baserri-auzoetako eraikin, mendi, erreka eta abarren izenak; bestetik, berriz, herrigunea: kale, plaza, parke eta abarrak.

Paperezko bertsioa eskuratu nahi izanez gero, honako tokietan egin dezakezu: Kultura Etxea (Errotalde jauregia), Udaletxea, Agorrosin gunea eta Labegaraietako kiroldegia, San Joxepe elkartea edo Pol-pol elkartea.

Maparen gaineko edozein ekarpen edo zuzenketa-proposamen gogo onez hartuko genuke. Ekarpenok, webgune honetan bertan egin litezke Gehitu iruzkin berria klikatuta. Baina erosoago izanez gero, euskara@bergara.net helbidera idatzi zein Udaleko Euskara Zerbitzura ere dei dezakezue. Telefonoa: 943779129 (Estepan)