ELORREGI

Izaera: 
A
Urtea: 
1991
Urtea 2: 
1992

- Gero, auzua zela deitzen da hamen?
- Elorregi.
- Guk San Prudentzio betik esan izen dou, baiña oin Elorregi esaten da.
- Elorregi.
- Elorregi…
- Elorregi berez bazan lehen zeozer?
- A, ez dakit nik…
- Segurutik auzua, Elorregi auzua.
- Zeatik hamen dare Elorraundi, Elorregoiti… Elorregi dexente. Bai, eta ez dakit nik hortik etorriko dan, edo…
- Seguru.
- Hor Arane bezela: Arane goikua ta Arane erdikua ta Arane…
- [Elorrigoitia], Elorrigoiti, Elorraundi…
- Gero, errekatik Irutontorreta aldera badauka izen bat eta hemen hemendikalde honek beste izen bat?
- Ba, hau, hau… Pikua edo, pikutarrak. Alde honi pikutarrak. Haura albiztarrak.
- Aber, aber, zelan? Alde hau?
- Alde hau pikutarrak, pikutarrak.
- Ta haura albiztarrak.
- Albiztarrak. Hamen gaitzizenez edo… Bedarrik txarrena albitza ta frutaik txarrena [zala] pikua ta honei pikutarrak, honei pikutarrak eta hari albiztarrak. Gaitzizen moduan edo.
- Albiztarrak, albitzetik?
- Albiztarrak.
- Bedarretik?
- Albitza bedar txarra. Bueno, txarra edo…

Erref. Kartografikoa: 
88-27-ADE,069
Sinonimo: 
SAN PRUDENTZIO
Elementu geografikoa: 
AUZOA
Auzoa: 
Elorregi
Erreferentzia bibliografikoa: 
26,27
Berriemalea: 
Julian eta Jabier Gorosabel, Matilde Galdos
Biltzailea: 
Andoni LarraƱaga, Miren Pantxeske Azkarate
Grabatu

Audio grabagailua erabili ahal izateko ordenagailuari lotutako mikrofono bat beharko duzu eta ezkerrean ageri den grabagailuari mikrofonoaren hotsa jasotzeko baimena eman beharko diozu, ikono berdea sakatuz.