Koldo Eleizalde
Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.
Koldo Eleizalde lehiaketak Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen ditu. 1986. urtean hasi zen eta 2001eko martxoaren 5ean Udal Gobernuak literatura lehiaketari Koldo Eleizalde Literatura Lehiaketa izena ematea erabaki zuen, euskalari bergarar famatuaren omenez. Deialdia urtarril-otsail aldera egiten da eta sariak Pazkuetako jaien ondoreneko zapatuan ematen dira.
Une honetan 6 generotako lanak aurkez litezke: ipuin idatzia, bertsoa, komikia, antzerkia edo ipuin-kontaketa, txistea edo umorezko pasadizoa eta irratsaioa.
Batere ez.