Parte hartzeko orria

Formulario hau bete behar da Koldo Eleizalde lehiaketako genero hauetan parte hartzeko: Bertsoa, Kontaketa eta Interpretazioa (Ipuin-kontaketa/Antzerkia, Txistea eta umorezko pasadizoa) eta Telebistako elkarrizketa alde batetik, eta kontaketa/interpretazioa (Ipuin-kontaketa/Antzerkia, Txistea eta umorezko pasadizoa), bestetik. Formularioa betetzen hasi aurretik lehiaketako oinarriak ondo irakurtzea gomendatzen dizugu, bereziki zure generoaren atala. Formularioa betetzerakoan, kontuan izan izartxoa duten eremu guztiak bete behar direla. Grabazioa bera ere, ahal den neurrian, hemen jasotzea komeni da. Google chrome erabiltzen baduzu, berak erakutsiko dizu %tan une bakoitzean nola doan igotzen artxiboa. Arazorik edo zalantzarik baduzu, gurekin harremanetan jarri edo deitu Euskara Zerbitzura: 943779166.

Audiorako MP3 formatua erabili behar da; bideorako, berriz, FLV, MP4 edo AVI. Bideoa FLV formatura bihurtzeko honako tresna hau erabil dezakezu: Any Video Converter. Hemen jaso daitekeen fitxategiaren gehienezko tamaina 275 MB.koa da. Hala ere, gerta liteke tamaina horretako bideo bat jasotzeko ordubete baino gehiago behar izatea. Google chrome-k bistaratzen du jasotakoaren %a. Edonola ere, ez da komeni fitxategia sartu ahal izateko kalitatea murriztea. Ondorioz, ikusentzunezkoetan, fitxategi handiak badira, DVD edo CDan ekartzea gomendatzen dizugu. Baina kontuan izan, kasu horretan ere, formulario hau bete behar duzula. Arazorik edo zalantzarik baduzu, gurekin harremanetan jarri edo deitu Euskara Zerbitzura: 943779166.

min.
Jarri hemen minututan grabazioaren iraupena. Jarri zenbaki osoa, komarik gabe. Kontuan izan edozein grabaziok ere minutu bat izan behar duela gutxienez.
SPAM makinak eragozteko eremua baino ez da hau, barka eragozpena. Zenbaki osoa idatzi.
Erantsi testua jasotzen duen fitxategia. TXT, DOC eta ODT formatuak erabil ditzakezu.
Zuri buruz
Grabazioa CD edo DVDan entregatu baduzu, adierazi hemen. Baita beste edozein azalpen ere.

Orri honetako datu pertsonalak Bergarako Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko ditu. Datu horiek udal kudeaketarako erabiliko dira bakarrik, baina beste administrazio publikoei edo hirugarrenei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan.

Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute ondorengo helbidera zuzenduta: Bergarako Udala.- San Martin Agirre plaza, 1.- 20.570 Bergara.