Koldo Eleizalde lehiaketa

Koldo Eleizalde lehiaketak Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen ditu. 1986. urtean hasi zen eta  2001eko martxoaren 5ean Udal Gobernuak literatura lehiaketari Koldo Eleizalde Literatura Lehiaketa izena ematea erabaki zuen, euskalari bergarar famatuaren omenez. Une honetan 6 generotako lanak aurkez litezke: ipuin idatzia, bertsoa, komikia, antzerkia edo ipuin-kontaketa, txistea edo umorezko pasadizoa eta irratsaioa. Deialdia urtarril-otsail aldera egiten da eta sariak Pazkuetako jaien ondoreneko zapatuan ematen dira.

Saritutako lanak

Saritutako lan idatziekin liburua argitaratu eta ikastetxeetan banatu ohi da. Bestalde, webgune honetan aurki ditzakezu ikusentzunezko lanen grabazioak: antzerki eta ipuin-kontaketak, bertsoak, txisteak, irratsaioak...

2011ko oinarriak eta saridunak

Lehiaketan parte hartzeko baliabideak:

  • Bideoak/audioak bidaltzeko orria. Lehiaketara aurkezteko lanak bidal daitezke webgune honen bidez. Horretarako formulario hau bete behar duzu. Zuen lanak jasotakoan horren berri emango dizugu.

  • Ikusentzunezkoetan gurasoek baimena emateko inprimakia. Honako hau dio lehiaketaren 9. oinarriak:

    9.- Ikusentzunezko artxiboak erabiltzeko baimena. Ikusentzunezko generoetan, ulertuko da lanaren bidaltzaileak baduela bertan agertzen diren pertsonen baimena.

    Edozein kasutan ere, lanean adinez txikiak agertzen badira, horien guraso edo tutoreek sinatutako baimen idatzia aurkeztu beharko da. Baimen hori eman ahal izango du ikastetxeak lehendik gurasoengandik lortua badu. Baimena emateko formularioa webgunean eskuratu ahal izango da.

    Hemen duzu horretarako formularioa.

  • Ikusentzunezkoen gidak eta ereduak. Hemen aurkituko dituzu txiste-kontaketarako eta ipuin-kontaketarako lagungarri izango zaizkizun gidak eta genero bakoitzeko hainbat eredu.

Aurreko urteetako oinarri eta saridunak. Hemen aurkituko dituzu.

EranskinaTamaina
Koldo Eleizalde lehiaketa oinarriak 2011.pdf27.7 KB
Koldo Eleizalde lehiaketa oinarriak 2011.doc73 KB
Ikusentzunezkoak, gurasoen baimena.doc27.5 KB