Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
gaba. Ik. gau.
gában, gabána. (c). izena. Gabán, abrigo. Gabana ta abrigua bat. Gabana len esaten jakon, gabandunak errixan bi ero egoten zien bakarrik: Goiko Kondia ta Beeko Kondia; bestiak danak e, jakedunak, da jakera aillegatzen eztienak tunikadunak. Don.
gabándun, gabandúna. (d). izena. Gabana daramana, distintzio ezaugarria antzina. Ik. gában.
gabárdina, gabárdinia. (b). izena. Gabardina. Bazen gure mutikotan "Gabardinas" esaten zitzaion eskeko bat.
gabeko mitxeleta, gabeko mitxeletia. izena. "Polilla, mariposa nocturna." (SB Eibetno)
gabérdi, gaberdíxa. (b). izena. GAUERDI. Gauerdia.   La medianoche. Gaberdixan esnatzen bada zigarrotxua erretzen dau. gaberdi zarrak. izena. (Eibar) Gauean berandu. Bazan Plaentzian Gautxorixa deitzen zetsen bat, gaberdi-zarrak baiño len etxera juaten ez ekixana. (SM Zirik)
gaberdiko meza, gaberdiko mezia. izena. (Eibar) Misa del gallo.
gaberdiko mozolo. 1. gaberdiko mozolo, gaberdiko mozolua. Asio otus. Buho chico. 2. gaberdiko mozolo, gaberdiko mozolua. strix aluco. Cárabo. Sin. úrubi.
gabeskola, gabeko eskola. GABEKO ESKOLA, GAUESKOLA. Ik. gau-éskola.
© Iñaki Arana
gabi, gabixa. izena. (Eibar) Martillo pilón, martinete.
Gabian uso, goizian bela. (d). esaera. Parranda biharamunetan, aje egunetan, esana.
gabilla, gabillia. (d). izena. Larakoa. Ik. biurra emon, laráko.
© Ezezaguna
gabillára, gabillaría. (d). izena. KABILLARA, GABILLERA, EGABILLARA. Accipiter nissus. Gabiraia.   Gavilán. Aspalditxuan ezta emen gabillaraik ikusten. Arrano mota bat, txitatan eta amorratua. Ondorengo gabillara mota hauek ere badira, Sarasuaren arabera:
gabillara txiki, gabillara txikixa. izena. Falco tinnunculus. Cernícalo. Sin. arrai txiki, mirutxiki.
gabillara urdin, gabillara urdiña. (d). izena. GABILLARA ZURI, GABILLARA BUZTANLUZE. Circus cyaneus. Aguilucho cenizo.
gabióta, gabiotía. (b). izena. Gaviota. Sin. káixo.
Gábon, Gábonak. (a). izen propioa. Las Navidades. Gabonak etorriko die eta artian artuak erretiratzeke. Gabon bon bon, Natibittate ase eta bete, Estebantxe len letxe. esaera. (Lar Antz). Gabon egun, Gabon eguna. (b). Abenduaren 24a. Gabon egunian kantura urtetzen dabe umiak. Ik. Natibittáte eguna. Gabon gába. (b). izena. La Nochebuena. Nun pasau biozue aurten gabon gaba? Gábonetan kéixak. (c). esapidea. Gabonetan gereziak. Neska-mutikoei eskerrak emateko nagusiek egin ohi duten promesa.   Promesa con la que los mayores agradecen algún servicio. I aiz mutilla i. Errekaua zintzo asko ein ddostak. Gabonetan keixak.
gabón. (a). interjekzioa. Ilundu ondoren esaten den agur hitza.   Buenas noches. Ik. egunón. gabon pasa. (c). interjekzioa. PASAU GABON. Ondo lo egin. Gauean, ohera doanari batez ere, esaten zaio.
gabón-bátze, gabón-bátzia. (c). izena. Ik. gabon-éske.
gabon-éske, gabon-eskía. (c). izena. Gabon egunean taldeek etxez etxe egin ohi duten erronda. Lekuzko kasuetan, batik bat. Uberako neska mutikuak etorri die gabon-eskera./ Eztot sekula ainbeste jente ikusi gabon-eskian./ Gabon-eskia oittura zarra da. Sin. gabón-bátze. Ik. gabon-kántu.