EUSKARAREN EGUNA 2011

Urtero bezala, Euskararen Nazioarteko Eguna izango da abenduaren 3an. Hori dela eta, Udaleko Euskara eta Kultura batzordeek herriko euskara eta kultura taldeekin batera egun osoko egitaraua antolatu dute honako leloarekin: Badakizu, erabili. Hona hemen eguneko egitaraua:

 
  • 11:30 Hitz gurutzatuen binakako Bergarako lehiaketa, kanporaketa hastea. Munibe plazako karpan. Adinaren arabera, bi kategoria izango dira: 12-16 urte bitartekoa eta 16 urtez gorakoa. Ikus oinarriak. Izena emateko orria webgune honetan bete dezakezu. Horretarako azkeneko eguna: azaroaren 29a.
  • 11:30 Teknologia berrietan euskaraz dauden aukerak aurkezteko saioak. Telefono mugikorrak, ordenagailuetako programak, sistema eragilea, nabigatzailea... euskaraz jartzeko aukerak azaldu eta horretarako laguntza eskainiko da.
  • 13:00 Hitz gurutzatuen lehiaketa. Finala. San Martin plazan eta Munibe plazan.
  • 14:30 Herri-bazkaria, bertso emanaldiarekin. Munibe plazako karpan. Berogailua egongo da. Menua: baba gorriak, oilaskoa entsaladarekin eta hojaldre tarta izozkiarekin. Txartelak salgai, 15 euroan Kultura Etxean eta Arrano eta Depor tabernetan. Azkeneko eguna: azaroaren 30a. Bazkal ostean Erregea eta Bufoia bertso-trama izango da Ander Lipus eta Sustrai Colinarekin.
  • 16:30 Bazkalostean, Erregea eta Bufoia emanaldia, Ander Lipus eta Andoni Egañarekin.
  • 18:00 Taun-Taun antzerki taldearen Txio-Txioka emanaldia, 4 urtetik 10 urtera bitartekoentzakoa, Zabalotegi aretoan. Sarrera: 3 euro.
  • 19:00 Kantu-jira San Martin plazatik hasita. Esku-orriak banatuko dira euskal kantuen letrekin.